Atzo erakusketa zabaldu eta lehen bisitariak bertan izan ziren, erakusketa gelak duen edukiera muga betetzeraino.
Zintzilikatutako koadroen artean, besteak beste, paisaiak, erretratuak eta motibo abstraktudunak daude ikusgai; gainera, hainbat margolan erosteko aukera ere badago.
Erakusketa astegunean 19:00etatik 20:30ak bitartean egongo da zabalik; zapatuetan, berriz, 12:00etatik 13:30ak bitartean.
Aidor Aizpuru zein Agustin Jauntsarats, biak ala biak dira herriko Krabelin Pintura Eskolako ikasleak.