Kejak eta eskarixak

Baltegietako errekastoa zikinkeriaz beteta

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 18a, 10:03

Udal langilea ubidean zegoen zikinkeria batzen. Argazkiak: Soraluzeko Udala.

“Beste behin, Baltegieta 7ko eraikin alboko errekastoa zikinkeriaz beteta. Udal brigadak garbitu dut. Ez dago eskubiderik”. Berba horiekin salatu dute Soraluzeko Udaletik zikinkeria kalera, errekara edo edozein baztarretara botatzeko hainbatek duten jarrera. Horrez gain, Udaltzaingoak jakinarazi duenez, SAPAko iturriko txorrota apurtuta azaldu da.

Freskagarri-latak, litxarreri paketeak… denetik jaso dute udal langileek San Martzialdik datorren errekastoaren ubidean, Baltegieta 7ko eraikinaren albokoan.

Eraikin horren arkupea ere sarri egoten da halako zikinkeriaz beteta.

Bestalde, Udaltzaingoak jakinarazi du, beste behin, apurtuta azaldu dela SAPAko iturriko txorrota. Antza, asteburuan apurtu dute, inguru hura ere zikinkeriaz beteta lagatzeaz aparte.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.