Azaroaren 27an eta 30ean kenduko dituzte Institutuko moduluak

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 18a, 09:03

Institutuko moduluak.

Datorren asteko barikuan eta azaroaren 30ean, astelehena, Santa Ana kaleko aparkalekuak eta Zubi Nagusikoak libre laga beharko dira. Institutuan  erabiltzen ibili diren moduluak erretiratu egin behar dituzte bi egunotan.

Ekarri zituzten moduan eramango dituzte Institutuko moduluak: garabi erraldoi eta kamioi erraldoi banarekin.

Azaroaren 27an eta 30ean bertaratuko dira lan horiek egitera. Garabi erraldoia Santa Ana kalean muntatuko dute eta haren bitartez jaitsiko dituzte moduluak kalera. Gero, haiek kamioi erraldoira eramango dituzte dituzte. Kamioia Zubi Nagusian izango da. Hara igo eta haren bitartez garraiatuko dituzte moduluok.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.