Astelehenetik, erdigunea 15:00etan itxiko dute

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 17a, 12:30

Furgoneta bat Zubi Ngausira sartzen. Artxiboa.

Udaltzaingoak jakinarazi du datorren astelehenetik aurrera, erdigunea berriro ere 15:00etan itxiko dutela zirkulaziora. Azken hilabeteotan, eta tabernarien eskariz, 13:00etan ibili dira erdigunea ixten, tabernariek terrazak ipini ahal izateko.

Orain, ordea, tabernak itxita daudenez, atzera ere ohiko ordutegia berreskuratu eta esandakoa, astelehenetik, 15:00etan itxiko dute erdigunea.

TAO gunea

Era berean, erdigunea 15:00etan itxiko denez eta oraingoz, herrian egiten ari ziren grabazio guztiak bukatu direnez, Udaltzaingoak ohartarazi du berriro ere hasiko direla zaintzen Erregetxeko TAO gunea. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.