Urteroko kontzertu edo musika ekitaldirik ezin denez egin, bihartik aurrera, Soraluzeko Musika Eskolak formatu txikiko kontzertuak eskaini behar zituen, pandemiara egokitutakoak. Orain, ordea, hori ere ezin izango dute egin.
Atzo jakinarazi zutenez, azaroaren 6ko Jaurlaritzaren dekretuak galarazi egiten ditu kontzertuak eskaintzea, kontzertu profesionalak ez badira.
Hori horrela, erabaki dute beste modu batera eskainiko dituztela eskolako ikasleen musika saioak: Musika Tantak online.
Herri Antzokian grabatuko dituzte kontzertuok eta ondoren bideoak sortuko dituzte ikasleei eta familiei bidaltzeko. Kontzertu horietan parte hartuko dute talde instrumentalek, musika tailerreko ikasleek, abesbatzak, banakako instrumentuak ikasten dituzten ikasleek… Hori bai, ikusleak ezin izango dira bertaratu.