Barikuan, auzotarren deia jaso ondoren, mankomunitateko langileei deitu eta Soraluzeko Udaleko zinegotzi Abel Olaizola San Andres auzora bertaratu zen, egoera zein zen ikustera.
Berak ateratako argazki sortak erakusten duen moduan, zakarrontziak gainezka zeuden. Haien inguruan, gainera, fardelak, pintxatutako baloia, garagardo latak... eta bestelako hondakinak zeuden lagata.
Guztia garbitu zuten, bai Olaizolak berak eta baita mankomunitateko langileek ere.
Hara ezustekoa eta disgustua, atzo goizean, domeka, atzera ere zakarrontziak gainezka ikusi zituenean Olaizolak. Oraingoan, batik bat edarien ontzi hutsak (botilak eta latak) ziren nagusi.
Ez dugu ezer ikasi, dio zinegotziak. Zer gertatu behar da ikasteko?