Aste honetan, 18 positibo

Ubane Madera 2020ko aza. 13a, 14:55

PCR probak egiten, gaur, Eibarren.

Gaur, barikua, 5 soraluzetarrek positibo eman dute COVID-19a detektatzeko PCR probetan. Azaroaren 6tik 12ra bitartean, berriz, 18 positibo atzeman dituzte. Debabarrenean, guztira, 526 positibo kontabilizatu dituzte aste honetan, gehien, Eibarren: 343. 

Gaur, barikua, bukatuko dute Eibarren egiten ari diren baheketa masiboa. Atzora arte egindako probetan, 343 eibartarrek eman du positibo, gehien eguaztenean: 72 bizilagunek. 

Soraluzeri dagokionez, berriz, atzo atzeman zen asteko positibo kopururik altuena: 5. Aste osokoak batuta, berriz, guztira 18 positibo atzeman dituzte.

Eskualdeari dagokionez, positibo guztiak batuta, Debabarrenean, 526 positibo baieztatu dituzte.

Hona hemen aste osoko datuak, herriz herri:

  • Eibar  47 -49 - 41 -72 -25 -53 -56: 343
  • Elgoibar  11 -7 -7 -11 -17- 7- 7 -17: 77
  • Mendaro:  1 -2 -0 -1 -0 - 1 - 1: 6
  • Deba:  5-  6 -7 -10 -9 -7 -11: 55
  • Mutriku:  3 -2 -1 -5 - 5 -6 -5: 27
  • Soraluze  2 -1 -3 -1 -4 -2 -5: 18

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.