Azaroa | Efemerideak II

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 15a, 09:05
Florencio Josepf de Lamot.

Azaroaren 9

1903 urtean Marina ministeritzak García Lomas 10 zm-tako kainoiak, The Placencia de las Armas Company Limited enpresak egindakoak, baja eman zituen, zaharkituta zeudelako. 6 kainoi ziren, 1898an egindakoak. Gerora, Gerra Ministeritzak erabili zituen. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Azaroaren 9 

1935 urtean Mark Webster Jenkinson hil zen, The Placencia de las Armas Company Limited enpresaren azken zuzendari ingelesa. 
Britaina Handiko lehenetariko kudeatzaile profesionala izateaz gain, KBE (Knight Commander of the Most Excellent Order of the British Empire) eta FCA (Fellow Chartered Accountant) izan zen. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Azaroaren 11 

2019 urtean Euskal Telebistako Gaur egun albistegian (ETB1) Sagar-errekako ur-jauziaren bideoa agertu zen. Iluntzeko albistegian eman zuten, eguraldia atalean, Andoni Aizpuruak komentatuta: Badirudi Amazonas dela, baina ez, Euskal Herria da. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Azaroaren 12 

1937 urtean Udalbatzak Nafarroako Aldundia zoriontzea onartu zuen, Francisco Francok emandako Cruz Laureada de San Fernando zela eta, 
Seguraski, onduan aldatuko zioten izena Plaza Zaharrari: Plaza de Navarra. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen).

Azaroaren 13 

1736 urtean Josepf Antonio de Lamot jaio zen, Eibarren. 
Florencio Josepf de Lamot eta Markinako Bibiana Ibarlucea Echazábal anderearen semea izan zen. Aurreko urtean ezkondu omen ziren, 1735. urtean. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 
 


Azaroaren 13 

Rafael Hernández Francés kapitainak 1919 urtean Segoviako Artilleria Akademiari uko egin zion, eta soldata gabeko supernumerario egoerara aldatu zuten. Aurki Compañía Anónima de Placencia de las Armas enpresan hasi zen, eta zuzendari izatera ere heldu (1928-1954), gerra garaiko uztaila-iraila epea kenduta.
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Azaroaren 13 

1936 urtean orduko Udalak ihes egindakoak zenbatu zituen, kalez kale. Guztira 1.120 pertsona falta ziren herrian. 1935ko abenduak 31ko erroldaren arabera, Soraluzek 3.094 legezko biztanle zituen. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 

 
Azaroaren 13 

1945 urtean Kruz Abarrategi apaiz soraluzetarra Eskoriatzako Bolibarrera bidali zuten, eta bertako parrokoa izan zen 61 urtetan, 2007 urtean hil zen arte. 
1936 urtean, eta Jose Miguel de Barandiaranen zuzendaritzapean, Soraluzeko Cuestionario etnográfico osatu zuen. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Azaroaren 14 

2019 urtean Cuentos de CaLiPSo liburua aurkeztu zuten Soraluzen. 
Ipuinak CaLiPSo (Cafe Literario Placencia Soraluze) elkartean bildutako idazleenak dira, Soraluzekoak gehienak (eibartarrak eta arrasatearrak ere badira).
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Azaroaren 15 

Indalecio Ojanguren Arrillaga argazkilaria Eibarren jaio zen (1887-1972), Kajoitxu eta el Fotógrafo Águila. 
Mendizaletasuna eta Euskal Herriarekiko atxikimenduak bultzatuta, XX. mende hasierako Euskal Herriaren argazki bilduma handi bat biltzeari ekin zion. 
Soraluzeko ehun bat argazki hartu zituen. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen).