Ezponda garbitzeko lanak, Txurrukenen

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 12a, 17:02

Hainbat ibilgailu aparkatuta, Txurrukeneko aldapan.

Bihar eta zapatuan, errepide bazterreko ezponda garbitzeko lanak egingo dituzte. Lanok egin ahal izateko, aldapako aparkalekuan dauden ibilgailu guztiak 08:00etarako erretiratu egin beharko dira. Osterantzean, garabiari abisatuko diote.

Txurrukeneko auzotarrek eskatu zioten Udalari inguru hura garbitzea eta Udalak horrela jakinarazi zion Gipuzkoako Foru Aldundiari, harena baita errepide horren ardura. Bihar hasiko dituzte lanak eta zapatu goizean bukatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.