Odol-ateratzeak egiteko ordua aurreratu egin dute

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 12a, 11:30
Odol emaile bat, maiatzeko hitzorduan.

Datorren asteko barikuan, azaroaren 20an egin dute odol ateratzeetarako hitzordua. Lekua eta eguna ohikoak izango dira, ez, ordea, ordua. Aurrerantzean, 18:30ean hasi barik, 16:30ean hasiko dira odol ateratzeak egiten.

Ordua aurreratzeko arrazoi nagusia da segurtasun distantziak gordetzeko, eserleku gutxiago ipini ahal izango dituztela. 

Hori bai, hasiera ordua aurreratu arren, bukaera ordua orain arteko berbera da eta 20:30ak arte egongo dira osasun profesionalak Itxaropena elkarteko areto nagusian odol ateratzeak egiten.