Kejak eta eskarixak

Ikasbidairako diru-bilketan laguntzeko deia

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 12a, 08:35

Ukaezina da pandemiak bizitzako alor eta adin guztietan duela eragina. Horren beste adibide bat da Institutuko ikasleen eta gurasoen mezua: “Kurtso amaierako bidaiarako dirua biltzeko ahaleginak egiten ari gara, nahiz eta ez jakin inora joateko aukera izango duten. Gauza da, aurten oso zail daukagula”.

Hori horrela, Plaentxia.eus atariaren bitartez, jakinarazi nahi dute aurten dirua biltzeko bi aukera dituztela: polboroiak eta bonboiak saltzea eta errifak.

Zapaturo egongo dira kalean gozoak eta errifak saltzen, eta, bestela, Mendizabal okindegian eta Belaitzen ere eros daitezke. Animatu!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.