Eskualdeko langabezia-tasa eta egoera ekonomikoa aztergai

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 11a, 12:13

Iker Aldazabal alkatea atzoko batzar telematikoan. Argazkia: Debegesa.

Atzo, martitzena, eskualdeko alkateek, erakundeetako ordezkariek, Debegesakoek eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako eta Enplegu eta Gizarteratzeko ordezkariek bilera telematikoa egin zuten. Bi helbururekin: Debabarreneko langabezia-tasari aurre egiteko politika eta sinergia komunak adostu eta Gizarteratze Sarea indartzea eta sustatu.

 

 

Soraluzeko Udal ordezkari moduan, Udal Gobernuko kide Iker Aldazabal alkatek eta Patricia Borinaga zinegotzi sozialistak parte hartu zuten ekimenean.

Batzar telematikoa Debabarreneko erakundeen eta Eusko Jaurlaritzako ordezkarien hasierako harremana izan zen. Debabarreneko egoeraren berri eman, elkar ezagutu eta etorkizunari begira politikak eta baliabideak elkarlanean bideratzeko.

Partaideen artean honakoak izan ziren: Eusko Jaurlaritzako enpleguko sailburuorde Elena Perez; Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteratzeko zuzendari Alfonso Gurpegui; Debegesako ordezkari Juan Angel Balbas,  Elena Alonso eta Cristina Zumeta eta Debabarreneko alkatek.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.