Urteko kuotak kobratu eta loteria oparitu

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 10a, 09:53

Datorren astean, azaroaren 18an eta 19an kobratuko diete 2021. urteko kuota Itxaropena elkarteko bazkideei. Egun berean, loteria partituko diete, bost eurona bakoitzari, betiko moduan. Baina aurten, berritasuna da loteria opari jasoko dutela bazkideek. 600 bazkide pasa daude deituta Itxaropenako bulegora.

Azaroaren 18an eta 19an, eguaztena eta eguena, goizez eta arratsaldez egongo dira Itxaropena elkarteko zuzendaritzako kideak bertako bulegoan, bertaratzen diren bazkideei arreta emateko. Izan ere, 2021. urteko kuotak ordaintzea tokatzen zaie (12 euro). 

Era berean, ohi denez, loteria ere banatuko zaie. 600 bazkide pasa daude deituta. “Guztiendako dago loteria, bazkideendako eta laguntzaileendako. Aurten bost euroak oparitu egingo ditugu, elkartean jarduerarik ez denez izan, hori konpentsatzeko”, dio Angel Mari Catalanek, Itxaropenako zuzendaritzako kideak.

Itxaropenako bulegoa bi egunotan zabalik egongo da goizez 10:00etatik 12:00etara eta arratsaldez,16:00etatik 18:00etara.