Zer egin daiteke eta zer ez?

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 9a, 11:04

Pertsona bat kiroldegi kanpoko aldeko paseoan.

Eusko Jaurlaritzaren neurri berriak indarrean dauden honetan, egon daitezkeen zalantzak argitzeko hainbat xehetasun helarazi ditu Segurtasun Sailak. Adibidez, gogora ekartzen du gehienez jota sei pertsona elkartu ahal direla, bai espazio publikoetan zein itxietan (bizikideak salbuetsita); esplikatzen du zer den jarduera sozioekonomikoa egitea edo zein kasutan joan daitekeen ondoko herrira.

Pertsonen zirkulazio-askatasuna mugatzen duen ordutegia 22:00etan hasiko da eta 06:00etan amaituko da
Salbuespenak:
 

  • Sendagaiak, osasun-produktuak eta premia biziko beste ondasun batzuk erostea. 

  • Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduetara joatea. 

  • Albaitaritzako arreta-zentroetara joatea urgentziazko arrazoiengatik. 

  • Lan-, lanbide-, enpresa-, erakunde- edo lege-betebeharrak betetzea. 

  • Ohiko bizilekura itzultzea, atal honetan aurreikusitako jarduera batzuk egin 
ondoren. 

  • Adinekoei, adingabeei, mendekotasun-egoeran daudenei, desgaitasuna duten 
pertsonei edo bereziki ahulak diren pertsonei laguntzea eta hauek zaintzea. 

  • Ezinbesteko kausagatik edo premia-egoeragatik. 

  • Antzeko beste edozein jarduera, behar bezala egiaztatuta badago. 

  • Aurreko paragrafoetan aurreikusitako jarduerak egiteko beharrezkoa denean 
gasolina-zerbitzuguneetan erregaia hartzea. 


Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean eta norberak bizilekua duen udalerrian pertsonak sartzea eta irtetea mugatuta dagoela zehazten da. 
Salbuespenak:
  

  • Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduetara joatea. 

  • Lan-, lanbide-, enpresa-, erakunde- edo lege-betebeharrak betetzea. 

  • Unibertsitateetara, ikastetxeetara eta hezkuntza-zentroetara joatea, haur- 
hezkuntzako eskolak barne. 


Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean eta norberak bizilekua duen udal-mugarteetan pertsonen sarrera eta irteera mugatzea. Salbuespenak:

  • Ohiko bizilekura edo familia-bizilekura itzultzea. 

  • Adinekoei, adingabeei, mendekotasun-egoeran daudenei, desgaitasuna duten 
pertsonei edo bereziki ahulak diren pertsonei laguntzea eta hauek zaintzea. 

  • Mugakide diren lurraldeetako finantza- eta aseguru-erakundeetara edo 
gasolina-zerbitzuguneetara joatea.

  • Organo publiko, judizial edo notarialetan egin beharreko premiazko 
betebeharrak betetzea. 

  • Baimenak eta dokumentazio ofiziala berritzea, bai eta beste administrazio- 
izapide atzeraezin batzuk egitea ere. 

  • Azterketa edo proba ofizial atzeraezinak egitea. 

  • Ezinbesteko kausagatik edo premia-egoeragatik. 

  • Antzeko beste edozein jarduera, behar bezala egiaztatuta badago. 


Aurreko zenbakietan ezarritakoaz gain, mugatu egiten da, halaber, bizilekua 
finkatuta duten udalerriko mugarte bakoitzeko pertsonen sarrera eta irteera, aurreko atalean aurreikusitako salbuespenekin, eta mugakide diren udalerrien arteko mugikortasuna baimentzeari kalterik egin gabe, jarduera sozioekonomiko eta kirol- jarduera indibidualak edo aire zabaleko jarduera fisikoak egiteko. 

Salbuetsita daude, halaber, eranskinaren 14.1 atalean baimendutako kirol-lehiaketetarako beharrezkoak diren lekualdatzeak. 


  • Pertsona taldeak gehienez seikoak izango direla erabaki da erabilera publikoko guneetan, leku itxietan nahiz aire zabalean, bai eta erabilera pribatuko espazioetan ere. Salbuetsita egongo dira bizikideak badira; jendearentzat irekiak dauden bulego, instalazio eta establezimenduei dagokienez ezartzen diren neurri bereziak; edo adingabe eta mendekotasunen bat dutenentzat. 

  • Artikulu honetan aurreikusitako mugaren barruan ez dira sartuko lan-, hezkuntza- eta erakunde-jarduerak, ezta araudi aplikagarrian berariazko neurriak ezartzen direnak ere. 


Zirkulazioari dagokionez:

  • Ez da inolako murrizketarik egongo Euskal Autonomia Erkidegotik igarotzen den zirkulazioan. 
  • Pertsona-taldeak espazio publiko eta pribatuetan egoteko muga: gehienez 6 pertsona. 

Zalantza ohikoenak:

Zer ulertzen da dela jarduera sozioekonomikoa? 
Udalerri mugakidean egin ohi diren jarduerak, eta 2.2 artikuluan jaso diren salbuespenen artean ez daudenak, esaterako: supermerkatura joatea, tindategira, ile-apaindegira, jatetxera edo haurtzaindegira joatea, eta gure udalerrian bertan egin ditzakegun baina, hurbiltasunagatik eta irisgarritasunagatik, udalerri mugakidean egitea komeni zaizkigun jarduera sozial eta/edo ekonomikoak.   

Mugikortasunari dagokionez, zer da udalerri mugakidea? 

Bizileku-udalerriaren ondoko udalerria da, eta bertara zuzenean sartzen da beste udalerri batzuetatik igaro gabe. 

Baimenduta al dago erosketak egiteko bizitoki dugun udalerritik irtetea? 

Elikagaiak edo baimendutako beste produktu batzuk erosteko joan-etorriak, bizi den udalerriko edo udalerri mugakideetako merkataritza-establezimenduetan egin behar dira. Bizileku edo mugakide den herrian ematen ez diren zerbitzu eta horniduretarako, salbuespen gisa, bizileku den udalerritik hurbilago dauden denda, supermerkatu, merkataritza-gune edo antzeko batera lekualdatzea baimenduko da. 

Adinekoen egoitzetara joateko aukera dago? 

Bai, Euskal Autonomia Erkidego barruan, baldin eta zentroak berak baimendutako bisitak badira. 

Espetxeetara joateko aukera dago? 

Bai, baldin eta Espetxe Agintaritzak emandako baimena badu. 

Autoen tailerretara eta ibilgailuen kontzesionarioetara joateko aukera dago? 

Bai, atzeraezinak eta nahitaezkoak badira eta bertan egin beharreko kudeaketak egiteko. 

Baimenduta al dago erlijio- edo kultu-zerbitzuetara lekualdatzea? 

Bai, salbuespen gisa bizi den udalerrian halakorik ez dagoenean eta beti gertuen dagoen lekura. 

Baimenduta al dago udalerritik kanpo mugitzea halal saltoki eta harategietan erosi behar izateagatik?


Bai. Bizi den udalerriak zerbitzu hori ez badu, betiere aipatutako zerbitzua duen udalerririk hurbilenera egin daitezke joan-etorriak. 

Pertsona bat jasotzera joan daiteke aireportura, geltokietara, e.a.? 

Bai, edozein senide bere bizilekura itzultzeko bakarrik. 

Mendekotasuna duten senideak, adinekoak, adingabeak, desgaitasuna duten pertsonak edo bereziki ahulak diren pertsonak bisitatu daitezke?


Ez. Laguntza eta zaintza-lanak egitera bakarrik joan ahal izango da haien etxera. 

Nola justifikatuko litzateke Ertzaintzaren / Udaltzaingoen aurrean joan-etorri baten arrazoia adinekoen edo adingabeen zaintza dela?


Pertsona arduradunak emandako egiaztagiriaren bidez; horretarako, familialotura frogatu beharko da eta zainduko den pertsonaren identifikazio-datuak eman beharko dira. Era berean, zaintzailearen erantzukizunpeko adierazpen baten bidez egiazta daiteke, artatuko den pertsonaren helbidea eta telefonoa zehaztuta. 

Baratzeetan lan egiteko lekualdatu daiteke? 

Bai, bizi diren udalerriko eta udalerri mugakideetako baratzeetan. 

Animalia batzuk zaindu eta elikatu behar ditut, nirearekin mugakidea ez den udalerri bateko lursail batean daudenak. Joan naiteke? Nola justifikatzen dut?


Animaliak zaintzeko lekualdaketa bat baimenduta dago, Lehendakariaren Dekretuaren 2. eta 3. artikuluetan jasotako salbuespenetako bat delako, zehazki, "j, ezinbesteko kausagatik edo premia- egoeragatik" kasua. Animalien jabetza egiaztatzen duen edozein agiriren bidez justifika daiteke, edo, bestela, erantzukizunpeko adierazpen baten bidez arreta zein helbidetan emango zaien zehaztuta. 

22:00ak baino beranduago atera dezaket nire maskota?

22:00etatik 06:00etara ezin da paseatzera atera. 1.2 artikuluan jasotako jarduerak baino ezin dira egin; izan ere, maskotei dagokienez, albaitaritza-zentrora eraman daiteke, urgentziagatik edo sendagaiak, osasun-produktuak edo premia handiko beste ondasun batzuk erosteko. 

Autonomia-erkidego berean dagoen bigarren etxebizitzara joan gaitezke? 
Ez. Mugikortasuna bizitoki dugun udalerrira dago mugatuta. 

Etxebizitza bat erosten ari diren eta bizilekuak hainbat herritan ikusi behar duten pertsonek, hau egin dezakete?


Bai, etxebizitza bilatzeko, ohiko etxebizitza edo lehen etxebizitza denean eta bizileku-udalerria aldatu beharra justifikatzen denean. 

Baimentzen al da arrazoi sindikalengatik, alderdi politikoen, enpresa-elkarte eta antzekoen lanagatik lekualdatzea?

Bai, jarduera instituzional edo profesionaltzat hartzen baitira. 

Sar daitezke EAEn konfinatuta ez dauden erkidegoetako turistak? 

Legez salbuetsitako arrazoiak betetzen dituzten pertsonak bakarrik sartu ahal izango dira, bai eta beste lurralde batera igarotzen direnak ere. 

Sar gaitezke udalerri mugakidean, nahiz eta beste lurralde historiko batean egon? Eta beste autonomia-erkidego batean egonez gero?


Beste lurralde historiko batean egonez gero, bai, gainerako udalerrietan bete beharreko baldintza beretan. Ezin gara udalerri mugakidean sartu baldin eta beste autonomia-erkidego batean badago, EAEtik irtetea mugatua baitago, ezarritako salbuetsitako kasuetan izan ezik. 

Nola arautzen dira Euskal Autonomia Erkidegoan enklabeak diren udalerriei dagozkien gaiak? 
Enklabeak diren udalerriek (Trebiñu, Villaverde...), inguratzen dituen lurralde historikoaren berezko 
tratamendua jasotzen dute. 

Joan gaitezke semea edo alaba batzera, gure udalerritik kanpo egiten den eskolaz kanpoko jarduera batera?


Bai, betiere behar bezala justifikatzen bada. Ezingo gara helmugako udalerrian umea batzeko behar baino denbora gehiago egon. Mugikortasuna eta kontaktuak ahalik eta gehien murriztu behar ditugu. 

Zein kasutan joan naiteke beilatoki eta ehorzketetara? 
Oro har, bizileku-udalerrira edo udalerri mugakideetara bakarrik joan ahal izango da, ezarritako higiene- eta osasun-neurriak eta edukiera errespetatuz. Salbuespen gisa, EAEko beste lurralde eta udalerri batzuetara joateko baimena ematen da, bigarren mailarainoko ahaideen heriotzagatik.   

Eta ezkontzetan? 
Oro har, bizileku-udalerrira edo udalerri mugakideetara bakarrik joan ahal izango da, ezarritako higiene- eta osasun-neurriak eta edukiera errespetatuz. Salbuespen gisa, EAEko beste lurralde eta udalerri batzuetara joateko baimena ematen da, bigarren mailara arteko senitartekoaren zeremonia egiteko. 

Akziodunen edo kooperatibisten batzarretara joan daiteke? 
Bai. Horrelako ekitaldietara joatea baimentzen da, inolako lurralde-mugarik gabe. Joan-etorri hori justifikatzeko, dokumentu bat eraman beharko da gainean erakunde antolatzaileak beteta eta igorrita. 

Nire ibilgailuari IAT pasatu behar badiot eta 22:00etatik aurrera amaitzen badut, baimenduta dago lekualdatzea?


Bai, itzulerako bidaia zuzenean egin ahal izango da bizilekura, betiere egindako izapidea egiaztatzen bada.  

Maskarak nahitaez erabili behar dira. 

  • Nahitaez erabili behar dute maskara sei urtetik gorako pertsonek, pertsonen arteko distantzia edozein dela ere, bai bide publikoan eta aire zabaleko espazioetan daudenean, bai erabilera publikoko espazio itxietan daudenean edo jendearentzat irekita daudenean, eta espazio berean beste pertsona batzuekin elkartu ahal direnean. 
  • Maskara erabiltzetik salbuetsita dauden pertsonen kasuan, ekainaren 9ko 21/2020 Legegintzako Errege Dekretuaren 6.2 artikuluak adierazitako kasuetan izan ezik, maskarak erabiltzearen salbuespena ziurtagiri mediko ofizialaren bidez egiaztatu beharko da.

    Lantokietan nahitaezkoa izango da maskara erabiltzea. Betebehar hori ez da eskatuko, baldin eta, lan-tipologia edo -baldintzak kontuan hartuta, osasun-zerbitzuek ez erabiltzea gomendatzen badute. Nolanahi ere, 1,5 metroko segurtasun-distantzia gorde beharko da. 
  • Ostalaritza- eta jatetxe-establezimendu eta zerbitzuetan, salbuespen gisa irekita daudenak, maskara erabiltzeko betebehar hori elikagaiak edo edariak hartzen diren unean bakarrik baztertzen da. Bestela, maskara erabili egin beharko da.

  • Maskara behar bezala erabili behar da; hau da, maskarak sudur-trenkadaren zati batetik 
    kokotseraino (kokotsa barne) estali behar du.

  • Establezimendu, espazio edo lokalen titularrek bermatu beharko dute betebehar hori betetzen dela. 
    Eska daitekeen higiene- eta prebentzio-neurria. 
  • Ezin izango da bide publikoan edo aire zabaleko guneetan erre, baldin eta ezin bada gutxienez 2 metroko pertsonarteko gutxieneko distantzia errespetatu. Muga hori tabakoa inhalatzeko beste edozein gailu erabiltzeko ere aplikatuko da, hala nola zigarro elektronikoak, "vapers" ak, ur-pipak, katximbak edo antzekoak. 

Establezimenduak, instalazioak eta lokalak. 

  • Farmaziek eta erregaien txikizkako banaketa-zerbitzuguneek izan ezik, merkataritza- establezimendu guztiek dagokien araudiaren arabera itxi beharko dute, gehienez ere 21: 00etan. 
  • Establezimenduek, instalazioek eta lokalek jendaurrean jarri beharko dute gehieneko edukiera, langileak barne bilduko dituena, eta edukiera hori eta barnean pertsonen arteko segurtasun- distantzia errespetatzen direla ziurtatu beharko dute. Horrela, edukiera zenbatzeko eta kontrolatzeko prozedurak ezarri beharko dituzte, edukiera hori inoiz ere gainditu ez dadin. 

Beilatokiak eta ehorzketak. 

  • Beilatokiak mota guztietako instalazioetan egin ahal izango dira, publiko zein pribatuetan, behar bezala gaituta, gehienez ere 35 pertsona aire zabaleko espazioetan eta 6 pertsona espazio itxietan, bizikideak izan edo ez. Bertaratutakoen kopurua txikiagoa bada, ezin izango da baimendutako edukieraren ehuneko 50 gainditu. 
  • Hildakoaren ehorzketarako edo erretzeko agurrerako segizioan gehienez 30 pertsonak parte hartu ahal izango dute, betiere eremu irekian egiten bada. Ekitaldia leku itxian egiten bada, 10 pertsona izango dira gehienez, eta pertsonen arteko segurtasun-tarteari eutsiko zaio beti. 
  • Gurtzarako lekuak. 
    Kultu-aretoetara joateak ezin izango du edukieraren ehuneko 50 gainditu, eta, nolanahi ere, erabiltzaileen arteko 1,5 metroko distantzia bete beharko da. Gehieneko edukiera gurtzara bideratutako espazioko leku publikoan argitaratu beharko da. 
  • Merkatuak. 
    Bide publikoan, aire zabalean jarduten duten merkatuen kasuan edo sedentarioa ez den salmentan, merkatu txiki gisa ezagutzen direnak, ezin izango dira ohiko edo baimendutako postuen ehuneko 50 baino gehiago izan; elkarren ondoko postuen artean gutxienez 1,5 metroko tartea egon beharko da, eta bezeroen joan-etorria mugatu beharko da, pertsonen arteko segurtasun-distantziari eusten zaiola bermatzeko. Maskara nahitaez erabili beharko da, eta pertsonen arteko segurtasun- distantzia 1,5 metrokoa izango da. 

Euskaltegiak, akademiak, autoeskolak, eskolak eta arautu gabeko prestakuntza-zentroak. 

Euskaltegietan, akademietan, autoeskoletan, eskoletan eta arautu gabeko prestakuntza- zentroetan, publiko zein pribatuetan, egiten den jarduera aurrez aurre eman ahal izango da, gehienez ere 25 pertsonarekin. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-tartea 1,5 metrokoa izan. 

Ostalaritza, jatetxeak, txokoak eta elkarte gastronomikoak. 
Ostalaritzako eta jatetxeetako establezimendu eta zerbitzuen pertsonen zerbitzurako erabateko itxiera zehazten da, hoteletako jantokiak eta ostatu hartutako bezeroen zerbitzurako beste ostatze 
mota batzuk izan ezik. 

21: 00ak arte bakarrik prestatu eta zerbitzatu ahal izango dira otorduak, etxez etxe banatzekoak nahiz aldez aurretik hitzordua eskatuta establezimenduan aurrez aurre hartu eta eramatekoak. 

  • Itxieratik kanpo geratzen dira igarotzen ari direnentzako gasolindegi eta zerbitzuguneetako jantoki- zerbitzuak, bai eta osasun-zentro eta -zerbitzuetakoak, zerbitzu sozio-sanitarioetakoak, eskola-, lan- eta unibertsitate-egoitzetako jantokiak eta izaera sozialeko jantoki-zerbitzuak ere.
  • Kafetegi-zerbitzua osagarri gisa eskaintzen duten okindegi eta pastel-dendako establezimenduek ezin izango dute zerbitzu hori eskaini, eramateko izan ezik. 

Kultura-jarduerak eta -ikuskizunak. 

  • Ezingo da 21: 00ak baino beranduago jarduera edo ekitaldi kultural edo sozialik amaitu.

  • Bertan behera geratuko dira musika- eta ahots-izaerako edo dantza-izaerako entsegu eta emanaldi kolektibo ez-profesionalak, musikako ikasketa arautuen edo baliokideen kasuan izan ezik. Debekatuta dago gozokiak, freskagarriak edo antzekoak saltzea eta kontsumitzea horrelako jarduerekin lotutako instalazioetan. 
  • Jendaurreko kultura-ikuskizunak egin daitezke instalazio propioetan edo kirol-gune itxietan edo beste mota bateko eraikinetan, gehienez ehuneko 50eko edukierarekin eta gehienez 400 pertsonarekin. Instalazioetan pertsonen arteko segurtasun-tartea mantentzeko beharrezko neurriak ezarri beharko dira, edo, halakorik ezean, babes fisikorako ordezko neurriak. 
  • Aire zabaleko kultura-jarduerak eta ikuskizunak egin ahal izango dira, baimendutako edukieraren ehuneko 50eko gehieneko edukierarekin, 600 pertsona gehienez ere.

  • Maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da. 

Kirol-instalazioak eta lehiaketak, kirol-ekitaldiak eta -ikuskizunak egitea/Aire zabaleko jarduera fisikoa/Igerilekuak.
Taldeko edozein kirol-jarduera eten egiten da, bai entrenamenduan, bai lehiaketan.

Salbuespenak: 

  • Lehiaketa profesionalean edo erdi-profesionalean dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak.
  • Era berean, gimnasio, kirol-talde, igerileku eta kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak egin ahal izango dira, eskola-kirola izan ezik, baldin eta maskara erabiliz egiten badira, sei laguneko taldeetan gehienez, eta edukiera ehuneko 40ra mugatzen da.

  • Kirol-instalazio mota guztietako aldagelak eta dutxak ixtea erabaki da. 
  • Debekatuta dago kirol-ekitaldietara publikoa joatea.

  • Bakarka edo bizikideekin bakarrik egin ahal izango da kirola. Betiere, igerilekuetan izan ezik, banakako jarduera fisikoa edo kirola maskaraz egin beharko da hiri-inguruneetan. 

Joko eta apustuetarako establezimenduak eta lokalak. 

Joko- eta apustu-establezimenduak eta -lokalak ixtea erabaki da 

Lurreko garraioa. 
Edozein motatako eta EAEko hiru lurralde historiko bakoitzeko esparru barneko garraio publikoak, irteteko gehienezko ordutegia 22:30etan izan beharko du. Debeku horretatik salbuetsita dago taxiz edo gidaridun garraio-ibilgailuz lakualdatzea. 

Ehiza-jarduera eta arrantza. 
Ehiza-jarduera baimenduta dago modalitate guztietan, betiere pertsonen arteko segurtasun- distantzia errespetatzen bada. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-tartea 1,5 metrokoa izan.
Baimenduta dago ibaiko eta itsasoko arrantza, kirol-arrantza eta jolas-arrantza, modalitate guztietan, betiere pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatzen bada. Maskara nahitaez erabili beharko da, nahiz eta pertsonen arteko segurtasun-tartea 1,5 metrokoa izan.
  
Aire zabaleko erabilera publikoko parkeak eta kirol-eremuak. 
Haur-parkeak, kirol-eremuak, patinaje-pistak (skating) edo aire zabaleko erabilera publikoko antzeko espazioak jendearentzat irekita egon ahal izango dira, baldin eta horien azaleraren espazio konputagarriko 4 metro koadroko pertsona bateko gehieneko edukiera errespetatzen bada. Udalei dagokie espazioa antolatzea, bai eta garbitasun eta higiene-baldintzak bermatzea ere. 

Diskotekak eta gaueko aisialdiko gainerako establezimenduak. 

Otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren (Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren Legea garatzeko Erregelamendua onartzen duena) III. eta IV. multzoetan sailkatutako establezimenduen itxiera ezartzen da, salbuetsi egiten dira beren jarduera I. eta II. multzoetarako erregulazioaren arabera garatzen dutenak eta dagokien udal-baimena badute. 
 
Hilerriak bisita daitezke? 
Bai, bizi den udalerrian edo udalerri mugakideetan. 

Kultura-etxeetan, kirol-eskoletan eta abarretan jorratzen diren jarduerak egin daitezke? 
Bai, bizi den udalerrian edo udalerri mugakidean. 

Derrigorrezkoa al da maskara erabiltzea aire zabalean egiten den jarduera fisiko eta kirolerako? 
Aire zabaleko jarduera fisikoan, nahitaezkoa da maskara erabiltzea hiriguneetako ibilaldietan edo jendea biltzen den lekuetan. Mendi ibilaldietan maskara ez da derrigorrezkoa. 

Entrenatzera joan naiteke bizi naizen udalerritik kanpo edo ondoko udalerritik kanpo? 
Ez, kirolari profesionalaren, erdi-profesionalaren, Basque Team-en edo goi-mailaren egiaztagiria badago salbu. Lehiatzeko eta entrenatzeko aukera izango dute, taldearen kide kopurua eta mugikortasuna murriztu gabe. 

Zer da kirolari erdi-profesionala? 
Egutegi ofizialeko estatuko eta nazioarteko lehiaketetan parte hartzen duten kirolariak dira, baita dagokion Euskal Federazioak antolatutako maila goreneko lehiaketetan jarduten direnak ere, 
guztiak kategoria absolutuan. Atal honetan sartzen dira maila absolutu goreneko herri kirol lehiaketak. 

Beste herri bateko kiroldegira joan naiteke kirol-jarduera bat egitera? 
Bai, herri mugakidea bada bakarrik. 

Baimenduta al dago ibilgailuz mugakide den herri batera joatea kirol-jarduera edo jarduera fisiko bat egiteko?


Bai. 

Beste udalerri edo erkidego batzuetara joan naiteke ehiza- edo arrantza-jarduerak egitera? 
Ez. Bi jarduera horiek bizileku duten udalerrian edo mugakideetan bakarrik daude baimenduta. 

Kontzertu, museo, zinema eta antzokietara, edo jarduera bat eskaintzen den beste edozein kultur zentro batzuetara joan naiteke?

Sarrera-salerosketa bat dagoen kasuetan, jarduera sozioekonomiko bat dagoela ulertuko da. Beraz, kasu horietan, bizilekuaren ondoko udalerri batera joan ahal izango da. Lekualdatzen den pertsonak bere sarrera eraman beharko du joan-etorrian. 

Baimenduta dago txokoak, elkarte gastronomikoak eta lonjak irekitzea? 
Debekatuta dago txokoetan, elkarte gastronomikoetan eta lonjetan inolako jarduerarik egitea, eta itxita egon beharko dute. 

Eta Kannabis elkarteen lokalak irekitzea? 
Ez, itxita egon beharko dute. 

Zer zerbitzu eman dezakete ostalaritzako eta jatetxeetako establezimenduek? 
Etxez etxeko otorduak prestatu eta zerbitzatu eta kafetegi-zerbitzua eskaini ahal izango dute, edo bertan jasotzeko aldez aurretik hitzordua eskatuta, 21:00ak arte.