Ezohiko kaleak

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 7a, 18:50

Gaur, zapatua, kaleetan umeen zaratak entzuten dira beste ezer baino gehiago, terrazetako ohiko zaraten faltan. Kaleak eurak ere arraro ikusten dira, herritar asko kalean gora eta behera paseoan eta batik bat, plazak hutsik. 

Hori bai, pentsatzekoa da gaur batek baino gehiagok aprobetxatu duela erosketen aitzakia ondoko herrira joan eta goiza edo arratsaldea emateko. Baita bestelako aisialdi-planak egiteko ere. Herrian, behintzat, goizean ibili da jendea erosketetan, baina arratsalde-iluntze honetan normalean baino jende gutxiago dabil.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.