Neguan, gaztaina-erreak plazan

Erredakzioa 2020ko aza. 7a, 10:01
Ume bat gaztaina kukurutxoa hartzen.

Atzo goizean, Plaza Berrian etxolatxoa muntatu eta iluntzean saldu zituen aurtengo lehen gaztaina-erreak Sabinek. Otsailera arte izango da gaztainak saltzen, barikutik domeketara eta jai-egunetan.

Harrera ona izan zuten erosleen artean Sabinen lehen gaztaina-erreek. Galizakoak dira periodiko kukurutxoetan saltzen dituen ale ederrak.

Gaztaina saltzaileak kontatu zuen otsailera arte 17:30ak aldera hasiko dela gaztainak erretzen, hasiera batean barikutik domeketara, jai egunetan eta Gabonetan.

Prezioa iazko bera da: 2,50 euro dozenako. Erdia ere eros daiteke, 1,30 euroan.