Debabarrenean, azken bi asteotan, COVID-19an positibo eman duten ia positibo kopuru bera atzeman dituzte: 318 aurreko astean eta 321 aste honetan.
Oso desberdina da, ordea, udalerrien joera. Soraluzen, beheranzko joera hartu dute nabarmen. Aste honetan, batez ere. Aipatzekoa da, adibidez, aspaldiko partez, azaroaren 4an ez zutela positiborik atzeman udalerrian.
Gainerako udalerriei dagokienez, hona hemen urriaren 30etik azaroaren 5era bitarteko datuak:
- Eibar 321
- Elgoibar 56
- Mendaro 10
- Deba 37
- Mutriku 21
- Soraluze 14
- Debabarrena 459
Eibarrek duen egoera kezka-iturri bilakatu da aste honetan. Joan den astean, nabarmen egin zuen gora bertako positibo kopuruak. Baina are gehiago aste honetan. Azken 7 egunotan, egunero gainditu du 40 positiboren langa. Urriaren 30etik atzora arte, 321 eibartarrek eman dute positibo PCR probetan.
Hori ikusita, astelehenetik aurrera baheketa masiboa egingo diete 13 eta 40 urte bitarteko bizilagunei.