Enpresendako aholkularitza-zerbitzua abiarazi du Debegesak

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 6a, 08:56

COVID-19 pandemiaren ondorioz zailtasun ekonomikoak dituzten autonomoei eta enpresa txikiei laguntzeko aholkularitza-zerbitzua abiarazi du Debegesak. Helburua da enpresa horren egoeraren diagnostikoa egin eta besteak beste, eskura ditzakeen dirulaguntzen edo dirulaguntza-programen berri eman.

Autonomoei eta 10 langile baino gutxiago dituzten enpresei zuzendutako aholkularitza zerbitzua da Debabarreneko Garapen Agentziak abiarazi duena. Arreta “pertsonalizatua” baliatuta, lau jarduera egiteko aukera ematen dute:

  • Egungo egoera aztertu.
  • Negozioaren diagnostikoa egin.
  • Etorkizuneko urratsak finkatu.
  • Dirulaguntzen/laguntza-programen berri eman.

Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan abiarazi dute zerbitzua eta Diputazioak eta Mondragon Unibertsitateak elkarlanean landutako erreminta erabiliko dute diagnostikoa egiteko. 

Interesa izanez gero, Debegesarekin jarri behar da harremanetan: ekintzaile@debegesa.eus / 943 82 01 10. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.