Kejak eta eskarixak

Galdutako katua Udaltzaingoan

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 5a, 17:51

Galdutako katua.

Gaur arratsaldean, pertsona batek katua aurkitu du Plaentxi Eskola inguruan. Udaltzaingoan laga du, ea norbaitek faltan igarri eta berreskuratzen duen. Katu-kumea da. Udaltzaingotik esplikatu dute jabea gaur arratsaldean azaldu ezean, Eibarko txakurtegira eraman beharko dutela katua.

Hala ere, azken orduotan katua baserri batera eraman dute. Jabea azaltzen bada, han berreskura dezake animalia, bestela, baserrikoek hartuko dute han bizi dadin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.