“Dirudienez, ez da halako zerbait gertatzen den lehen aldia. Gainera, diote zezen hori agresibo samarra dela eta ez dela fidagarria”, esplikatu dute.
Atzo goizean, eguaztena, egunero mendi-buelta egitera joan zen kuadrilletako batek buelta hartu behar izan zuen ibilbidean. Hantxe, Osuma Gaineko eta San Andresko bidegurutzetik 50 bat metrora, bidearen erdian zezena zegoen, trankil belarra jaten, baina… “Gu ailegatu garenean mugimendu apur bat agresiboa egin du eta alertan jarri gaitu”, kontatu dute. Badaezpada ere, buelta hartu eta baserrikoei abisatzera joan ziren.
“Dirudienez, ez da halako zerbait gertatzen den lehen aldia. Gainera, diote zezen hori agresibo samarra dela eta ez dela fidagarria”, esplikatu dute.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.