Bigarren hilabetez, langabezia behera

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 4a, 10:21

Irailean moduan, urrian ere behera egin du langabeziak; gainera, irailean baino beherakada handixeagoa izan du. Oraingoan, 277 langabe kontabilizatu dituzte udalerrian; langabezia-tasa, berriz, %14,78an kokatu da. Debabarreneko tasari dagokionez, hura bi puntu apalagoa da, %12,04koa.

Ia-ia apirilean kontabilizatu zituzten langabe kopuru bera kontabilizatu dute Soraluzen urrian. Gainera, irailean apurtu egin zen langabeziak pandemia hasi zenetik hartu zuen goranzko joera eta urrian eutsi egin dio beheranzko norabide horri. 

Debabarreneko udalerriei begiratuta, guztiek hartu dute beheranzko joera. Elgoibarren jaitsi da gehien langabezia-tasa. Ondoren, Soraluzen.

Hori bai, Soraluzek segitzen du izaten eskualdeko langabezia-tasarik handiena, Eibarrenaren ondoren.

Hona hemen datuak herriz herri:

  • Deba: 214                  %8,03
  • Eibar: 1.816               %14,25
  • Elgoibar: 568             %10,27
  • Mendaro: 94              %9,50
  • Mutriku: 217               %8,15
  • Soraluze: 277            %14,78
  • Debabarrena: 3.186  %12,04