Estreinatu dute

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 4a, 09:23

Ikasleak eskolara eskailera berritik sartzen, gaur goizean, eguaztena.

Eskolako patiorako eskaileraren obrak bukatuta, gaur, eguaztena, estreinatu dute berau ikasleek. Ikastetxerako sarrera-irteera ordutegiak egokitu egin dituzte, eskailera erabil dezaketenez, orain bi sarrera baitituzte Plaentxi Herri Ikastetxera sartzeko. Soraluzeko Udalak 2020an egingo duen inbertsio handienetako bat izan da obra hori.

 

Uztailaren erdialdean hasi zituzten eskolako patiorako eskailera zaharberritzeko obrak. Besteak beste, eskailerak eurak berritu dituzte, harmailen altura gutxituz; baranda jarri dute erdialdean, mendiko urak bideratzeko azpiegitura berritu dute eta eskumako aldean berdegunea egokitu dute. 

Eskailera berritzea izan da, hain justu, 2020an Soraluzeko Udalak egingo duen inbertsio nagusienetako bat. Construcciones Echaide S.A. enpresak egin du obra, 58.304,66 euroko aurrekontuarekin (BEZ-a Barne); kopuru horren zatirik handiena – 41.000 euro – Eusko Jaurlaritzak ordainduko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.