Honako baldintzak bete behar dira dirulaguntza hori eskatu ahal izateko:
- 2019-20. ikasturtean material beka jaso izana.
- Gailu digitala familiak erosi behar du.
- Erositako gailuak aldez aurretik zehaztutako ezaugarriak bete behar ditu. Ematen den diru laguntza 200 euro ingurukoa izaten da.
- Soraluze DBH institutuan ikasleak erabiltzen dituzten gailuak CENTROS DIGITALESek konfiguratuta eta eta bertan erosita daude. Horrelako gailu bat erostea erabakiz gero, honako helbide honetara jo beharra dago: http://www.centrosdigitales.com/plaentxi.
- Dirulaguntza behin bakarrik jaso daiteke. Hau da, aurten eskatuz gero, hemendik aurrera ezin izango da eskatu.
- Gailuak etxean erabiltzeko dira baina, eskolak eskatuko balu, bertara ekarri beharko lirateke, beti ere zuen seme-alabak erailtzeko.
Egin beharrekoa
Eskaera egin nahi izanez gero, honako hau da prozedura:
- Gailua erosi eta faktura gorde.
- Ikastetxetik bidalitako eskaera-orria bete.
- Eskaera-orria ikastetxera eraman fakturarekin batera, azaroaren 15a baino lehenago.
- Deialdian eskatu ahal izango da dirulaguntza 2019ko urriaren 3tik aurrera erositako gailuentzat, beti ere, zehaztutako ezaugarriak betetzen baditu.
Informazio gehiago behar izan ezkero 943 75 19 37 telefonora dei daiteke idazkaritza@plaentxieskola.eus –ra idatzi Plaentxi Herri Ikastetxearen kasuan.
Institutuan ikasle guztiek
Soraluze BHI Institutuari dagokionez, berriz, 3-4 ikasturte daramatzate gailu digitalak erosteko dirulaguntza eskaintzen. Ikastetxetik esplikatutakoaren arabera, ikasleek maiatza inguruan erosten dute gailua eta dirulaguntza deialdia irteten denean beka eskaera egin behar dute. Eskaerak Institutuak kudeatzen ditu. Institututik familia bakoitzari helarazi diete dirulaguntzaren gaineko informazioa eta bekadunak direnei zuzenean orria bidali diete beteta.
Gaineratutakoaren arabera, Instititutuan lehen mailan hasten dira gailu digitala eskatzen ikasleei. Aurten lortu dute ikasle guztiek edukitzea ordenagailua; berez, ikasteko geroago eta gehiago erabiltzen den tresna da; are gehiago pandemia egoera honetan, konfinamendura joanez gero, erreminta ezinbesteko bihurtzen baita.