Asteburuan, 7 positibo

Erredakzioa 2020ko aza. 2a, 14:44

Barikutik atzora arteko datuen arabera, asteburuan zazpi soraluzetarrek eman du positibo PCR probetan: barikuan eta zapatuan, hiruna positibo atzeman zituzten eta domekan, bat. Eskualdeari dagokienez, 188 izan dira guztira, gehien Eibarren: 134.

Gaur Osakidetzak argitaratutako datuen arabera, jaisten hasi da COVID-19a atzemateko PCR probetan positibo eman duten soraluzetarren kopurua. Azken astebeteko kopururik baxuena eman dute azken hiru egunek.

Konparazioa egitearren, joan den asteburuan, 17 soraluzetarrek eman zuten positibo.

Debabarrenarei begiratuta, berriz, kontrako joera hartu du Eibarrek, nabarmen, gainera. Barikutik domekara, 134 positibo atzeman dituzte han: 45 barikuan, 47 zapatuan eta 42 domekan. 

Gainerako udalerriei dagokienez, aurreko asteburuko datuen antzerakoak eman dituzte.

Hona hemen asteburu honetako datuak herriz herri:

  • Eibar: 134
  • Elgoibar: 22
  • Mendaro: 5
  • Mutriku: 5
  • Soraluze: 7
  • Debabarrena: 188

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.