Koronabirusari aurre egiteko hartutako hainbat neurriren kontrako protesta

Ubane Madera Zangitu 2020ko aza. 2a, 10:59
Osasuna eta eskubideak taldeak deitutako autokarabanako hainbat irudi. Argazkiak: Osasuna eta eskubideak.

Soraluze ere zeharkatu zuen “koronabirusaren kudeaketa, eskubide murrizketak eta eztabaida publikoa eskatzeko” auto-karabanak, zapatuan. Bozinak joz eta bozgorailuak erabiliz helarazi zituzten euren protesta eta aldarrikapenak.

Osasuna eta eskubideak taldeak deituta, bi auto-karabanak Gipuzkoako hainbat udalerri zeharkatu zituzten. Hernanitik abiatu zen karabanetako bat eta Arrasatetik bestea. Biak ala biak Elgoibarren elkartu ziren, tartean Soraluze ere zeharkatuz.

Antolatzaileen arabera, 200 autok baino gehiagok parte hartu zuen protesta-ekimenean, honako aldarrikapenak eginez: 

  • Debate zientifikoa, zentsura kenduz eta informazioa ondo kontrastatu.
  • Maskarak ez direla eraginkorrak argi gelditu da, gure osasuna kaltetzeko eta izua lortzeko baino ez dute balio.
  • PCR testaren errebisio zientifikoa.
  • Legezkoak diren neurriak aplikatu: ezin dizkigute lekuz nahi dugun lekura joateko oinarrizko giza eskubidea kendu eta beste batzuk (estatuko Konstituzioko 55. artikuluaren arabera).
  • Poliziari errepresioa gelditzeko eta legedia aplikatuz herritar guztiak babesteko behingoz.