Koronabirusa

Aste honetan, 34 positibo

Erredakzioa 2020ko urriaren 31

Urriaren 23tik 29ra, 34 soraluzetarrek positibo eman dute PCR probetan. Eskualdean, guztira, 318 positibo atzeman dituzte. Eibarren egin du nabarmen gora kutsatze-kopuruak, 198 positibo atzeman dituzte-eta azken zazpi egunotan. Mendaro eta Mutriku, berriz, gune gorritik kanpo daude.

Atzo, barikua, argitaratu zituen Osakidetzak aste honetako azken kutsatze-datuak. Haien arabera, eguaztenean eta eguenean, Soraluzen 11 lagunek eman zuen positibo PCR probetan. Zazpi egunotan, berriz, 34 izan dira, guztira. Batez beste, azken asteotan 30-35 positibo daude kontabilizatzen udalerrian.

Eskualdeari dagokionez, berriz, positibo kopuruak nabarmen egin du Eibarren eta behera, berriz, Mendaron eta Mutrikun.

Hona hemen datuak herriz herri:

  • Eibar 198
  • Elgoibar 53
  • Mendaro 3
  • Deba 23
  • Mutriku 7
  • Soraluze 34
  • Debabarrena 318

Datuen hurrengo eguneratzea astelehenean egingo dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.