Zabaldu dute Txoko taberna

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 29a, 11:17

Txoko taberna zabalik, gaur, eguena.

Gaur, eguena, berriro ere zabalik da Txoko taberna. PCR probetan negatibo eman dute bertan dihardutenek eta lokala desinfektatzeko ezarritako baldintza bete dute. Hori horrela, taberna zabaltzeko baimena eskuratu dute.  

Txoko tabernako ugazabetako batek, Txaro Ucinek esplikatu duenez, positibo eman zuen tabernako langilearekin ez zuten kontaktu esturik izan. Hori horrela, PCR probak negatibo eman ondoren eta lokala desinfektatzeko baldintza bete ondoren, Osakidetzaren, Osasun Publikoaren eta Osalanen baimena eskuratuta, taberna berriro ere zabaldu dute.   

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.