Aurten, aldrebestuta eta azken orduko neurriekin dator Domu Santu eguna. Zailtasunak zailtasun, Soraluzeko kanposantua dagoeneko hasi da lorez janzten. Pandemia egoera honetan, hainbatek aurreratu egin du harako bisita edo enkargua, badaezpada ere. Beste batzuk, berriz, azken momentuan dabiltza, zer egin zalantza handiekin. Gainera, ondoko herrietakoak izan ezik, kanpoan bizi diren gainerako herritarrak ezin dira kanposantura bertaratu. Halakoak eta beste kontatu ditu Naiara Elgetak, Belarrak loradendako ugazabetako batek.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.