Mendira, erosketak egitera… joatea baimenduta dago

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 28a, 12:02

Zubia gaur, urriaren 28an.

Eusko Jaurlaritzak hartutako azken neurrien harira, hainbat herritarrek Udaltzaingora jo dute, zalantzak argitu nahian. Gehienak izan dira supermerkatuetara joateko aukera badagoen galdetzen. Halakoak eta beste argitu ditu Udaltzaingoak.

Zeregin jakin batzuetarako, baimenduta dago ondoko herrietara joatea. Ondoko udalerriak dira Eibar, Bergara eta Elgoibar. Zeregin horien artean, honakoak baimenduta daude:

  • Lanera joatea
  • Medikuarenera joatea
  • Ikasketak egitera
  • Zaintza-lanak egitera.
  • Erosketak egitera
  • Gasolindegira
  • Kirola egitera, bakarka
  • Mendira, bakarka

Kanposantuak

Bestalde, Domu Santu eguna badatorrela-eta, beste zalantzetako bat da ea senideak lurperatuta dauden kanposantura joatea posible den. 

  • Kasu horretan ere, bakarrik ondoko udalerrietako kanposantuetara joan ahal izango da: Eibar, Bergara eta Elgoibar.
  • Era berean, hemengo kanposantura etorri ahal dira bakarrik ondoko udalerri horietakoak.

Debekatuta dago, berriz, ondoko udalerrietara joatea honako zereginetara, besteak beste:

  • Kafea hartzera
  • Jatetxeetara
  • Aisialdi-kontuetara

Hori bai, kasu guztietan, 23:00etatik 06:00ak arte etxeratzeko agindua dago. Eta garraio publikoa 00:00ak artekoa izango da.