Zazpi aste iraun du Erase una vez… Euskadi pelikularen grabazioak. Beatriz Bodegasek produzituta, Manu Gomez zuzendari arrasatearraren lehen film luzea da berau. Haren gidaritzapean egin dituzte interpretazio-lanak, besteak beste, Arón Piper, Yon Gonzalez, Pilar Gomez eta Vicente Romero moduko aktore ezagunek, Soraluzen ere ikusi zirenak, askoren pozerako.
3,1 milioi euro
La Canica Films eta Erase una vez mi cuadrilla AIE ekoiztetxeekin batera, EiTBk eta RTVEk ere parte hartu dute proiektuan, ICAAren babesarekin eta CreaSGR eta Wandermoon Finance-ren kolaborazioarekin.
3,1 milioi euroko aurrekontua du pelikulak.
Argazkiak: Manolo Pavon.