![]()
Aurreko urteetan bezala, datorren ostegunean, urriak 29, udaleko Ingurumenaren eta Landa Garapenaren Batzordeak urteroko bilera egingo du herriko baserritarrekin.
Bilera arratsaldeko 19:00etan egingo da, udaletxeko saio aretoan.
Bileraren helburua urtean zehar landa-gunean egin diren eta egingo diren lanen berri ematea izango da eta, era berean, 2021. urteko aurrekontua adostu eta zehazteko asmoz baserritarrek dituzten eskaera eta proposamenak jasotzea.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.