Amariren aurrez aurreko jarduera bertan behera

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 26a, 09:27

Momentuz, Amariren aurrez aurreko jarduera presentziala bertan behera lagatzea erabaki dute ekimenaren antolatzaileek. Edozein modutan, jarduera egiten hasi zirenetik zabaldu zuten saioak online egiteko bidea, beraz, Amariren saioak telematikoki segitzeko aukera bada.

Amarin parte hartzeko, urteko kuota ordaindu beharko da, ekimenak berak sorrarazten dituen gastuei aurre egiteko. Telematikoki parte hartzeko 25 euro ordaindu behar da ikasturtea -ikasleek, pentsiodunek edo langabetuek 20 euro-  Harremanetan jartzeko: amarielkartea@gmail.com. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.