Txoko taberna itxita

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 25a, 14:20

Txoko itxita. Argazkia: Ander Pastoriza.

Gaur, domeka, itxi egin dute Txoko taberna. Bertako langile batek positibo eman du PCR proban eta tabernaren ugazabek berau ixtea erabaki dute, "arduraz jokatu nahian".

Txoko tabernako zerbitzari baten positiboaren berri izan ondoren eta ikusita tabernara inork ez ziela deitzen zer egin esateko, bertako ugazabek erabaki dute taberna ixtea.

Inorekin berba egitea lortu barik

Hala esplikatu du Txaro Ucinek, ugazabetako batek: "Atzo, taberna zabaldu egin genuen, baina pentsatzen genuen norbaitek deitu egingo zigula zer egin esateko. Inork ez zuen deitu. Orduan gu hasi ginen Osakidetzara, Elgoibarrera, Osasun Publikora... deitzen. Inork ez zigun telefonorik hartu. Gauza da oraindik ez genekiela ezer eta azkenean erabaki dugu ixtea".

Tabernaren pertsianan eman dute arrazoiaren berri: COVID-19a dela-eta, arduraz jokatu nahian".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.