Musika Tantak, formatu txikiko kontzertuak

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 25a, 12:05

Azaroan hasita, pandemia egoerara egokitutako musika kontzertuak egingo dituzte Soraluzeko Musika Eskolako ikasleek. Musika Tantak izenpean, ikasleek formatu txikiko kontzertuak eskainiko dituzte Herriko Antzokian. 

Azaroaren 18an, 19:30ean estreinatuko dute musika eskolako ikasleen formatu txikiko kontzertu-zikloa: Musika Tantak. 6 abestiko saioa izango da. Bakoitzean, asko jota bizpahiru ikaslek parte hartuko du.

Azaroaren 25ean eta abenduaren 16an beste bi kontzertu esakiniko dituzte.

Gonbidapen bitartez

Kasu guztietan, kontzertuetara ikasleei emango zaien gonbidapen bitartez bertaratu ahal izango da. Gonbidapenen bat soberan balego, orduan bestelako entzuleak ere joan ahal izango dira, beti ere, antzokiaren edukiera-mugaren baitan.

Bestalde, abenduan musika entzunaldi bereziak ere egingo dituzte, instrumentu bakarrekoak.