Azken astean, Debabarrenean, guztira, 227 positibo detektatu dituzte; Eibarren etan Elgoibarren gehien: 86 eta 66, hurrenez hurren. Baina proportzioan begiratuta, Soraluzeko kutsatu kopurua da eskualdeko altuena.
Hona hemen azken zazpi egunotako datuak herriz herri:
- Eibar 86
- Elgoibar 66
- Mendaro 8
- Deba 22
- Mutriku 13
- Soraluze 32
Eskola mailako kirola
Bestalde, gorriz markatutako udalerrietan neurri bereziak aplikatuko dituzte. Horren ondorioz, besteak beste, haietan eskola kirola eta eskola mailako edozein kirol jarduera eten egin dute, oraingoz.
Soraluzen, berriz, ez dute halakorik agindu, 5.000 bizilagunetik beherako herria delako. Edozelan ere, udal kirol teknikariak Gipuzkoako Foru Aldundiari galdetu dio hemen zein irizpide aplikatu. Erantzunaren berri izan bezain laster emango du haren berri Soraluzeko Udalak.