Argazki rallya bertan behera

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 22a, 10:51
Orain dela bi urteko erakusketako argazkietako bat.

Azaroaren 22an egitekoak ziren argazki rallya bertan behera laga dutela jakinarazi du Kontrargi Argazkilari Kolektiboak. Martitzenean elkartu ziren antolatzaileak eta “egungo osasun egoera aztertu ondoren” erabaki dute rallya bertan behera lagatzea. Hori bai, argazki erakusketa egin egingo dute.

Argazki erakusketa iazko rallyko argazkiekin osatuko dute. Urriaren 27tik azaroaren 14ra bitartean ipiniko dute, Erakusketa Aretoan. .