Koronabirusa

Bigarren olatuko lehen hildakoa

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 22a, 09:51

Anbulatoriotik jakinarazi dutenez, COVID-19 koronabirusa zuen soraluzetar bat hil egin da. Pandemiaren bigarren olatuko lehen hildakoa da. 90 urte inguruko emakumezkoa zen, astelehenean ospitaleratu zutena. Pandemiaren lehen olatuaren baitan hiru soraluzetar hil ziren.

Gaur goizean, datu beltza helarazi dute anbulatoriotik: astelehenean COVID-19 diagnostikatu zioten 90-92 urteko emakumezkoa hil egin da. Emandako xehetasunen arabera, gaixoa asteburuan hasi zen kalenturarekin, astelehenean medikua etxera joan zitzaion eta emakumearen egoera larria ikusita ospitaleratzeko agindua eman zuen. Ospitalean PCR proba egin zioten eta positibo eman zuen. Gaur, hil egin da. Lehenagotik bestelako patologiadun herritarra zen. 

“Oso bizkorra izan da dena. Plakak egin zizkioten, pneumonia bilaterala zuen, baina den-dena hartuta; beldurra ematen zuten plakek”. 

Lau hildako

Pandemiaren bigarren olatuko lehen hildakoa da hauxe. Lehen olatuan, berriz, COVID-19a zuten edo COVID-19aren albo-ondorioengatik hiru lagun zendu ziren, guztiak. Hori bai, guztiek zituzten aldez aurretiko patologiak.