30 positibo

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 21a, 15:04

Gaur, eguaztena, Osakidetzak argitaratutako datuen arabera, 30 soraluzetarrek positibo eman dute PCR probetan, urriaren 14tik atzora arte. Horietatik bi atzeman zituzten atzo eta sei, berriz, astelehenean. Bestalde, bost soraluzetar ospitaleratuta daude, pneumonia bilaterala garatu dutelako.

Bi egunean zortzi positibo berri detektatu dituzte PCR probek Soraluzen. Hala argitaratu du Osakidetzak. Hori horrela, urriaren 14tik atzora arte, 30 soraluzetarrek eman du positibo COVID-19an, PCR proben arabera.

Eskualdean, berriz, gorabeherak izan dira bertako udalerrietan; Mendaron, adibidez, bi egunotan 0 positibo atzeman dituzte eta Mutrikun bakarra; 13, berriz, Elgoibarren. 

Hona hemen aste hasierako datuak herriz herri (astelehena eta martitzena batuta):

  • Eibar: 23
  • Elgoibar: 13
  • Mendaro: 0
  • Deba: 2
  • Mutriku: 1
  • Soraluze: 8

Urriaren 14tik urriaren 20ra:

  • Eibar  91
  • Elgoibar 59 
  • Mendaro  8
  • Deba  18
  • Mutriku  14
  • Soraluze 30