Domu Santu egunean, indartu egingo dituzte segurtasun neurriak kanposantuan

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 20a, 11:09

Bisitariak kanposantuan, iaz.

Kontuan hartuta datozen egunak, eta batik bat, azaroaren 1a kanposantua bisitatzeko eguna dela, bertako prebentzio eta segurtasun neurriak indartu egingo ditu Soraluzeko Udalak. Hilerriaren ordutegiari eta edukierari eragingo diete neurriek. Oraingoz, hori bai, hilerria egunero dago zabalik goizez eta arratsaldez, herritarrek bertaratzeko aukera izan dezaten.

Herritarrek kanposantura bisita egin eta txukundu beharrekoa txukuntzeko aukera izan dezaten, egunotan, goizez eta arratsaldez, egunero izango da zabalik hura.

Hori bai, Domu Santu egunari begira, bestelako neurri batzuk hartuko ditu Soraluzeko Udalak eta datozen egunotan kartel bitartez emango du haien berri.

Neurriak

Neurri horien artean, besteak beste, kanposantuaren edukiera kontrolatzeko prozedura ezarriko dute;  hilerriaren ordutegia luzatu egingo dute; pertsonen zirkulaziorako ibilbideak ezarriko dira, pilaketak saihesteko; maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da eta kanposantuan erabilera partekatua duten elementuen edo materialen garbiketa eta desinfekzioa indartu egingo da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.