Astebetean, 24 positibo

Erredakzioa 2020ko urr. 19a, 13:59

Eten barik, gora egiten segitzen du PCR probetan positibo eman duen soraluzetarren kopuruak. Gaur, astelehena, Osakidetzak argitaratutako datuen arabera, zazpi egunean 24 positibo atzeman dituzte. Gainera, inguruko udalerriak, Eibar, Elgoibar eta Deba gorriz markatu dituzte. Debabarrenean, zazpi egunean 203 positibo detektatu dituzte.

Barikutik atzora arteko datuen arabera, Soraluzen 16 positibo berri detektatu dituzte. Lehenagotik zeuden positiboak gehituta, azken zazpi egunotan, 24 dira.

Goranzko joera dute, baita ere, eskualdeko datuek. Hona hemen herriz herriko datuak.

                 Asteburua / Zazpi egun

  • Eibar          43         /            79
  • Elgoibar     29       /              54
  • Mendaro    7         /                 9 
  • Deba          12       /               21
  • Mutriku      6       /                 16
  • Soraluze    16     /                  24
  • Debabarrena guztira:  113 / 203

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.