Oraingoz, inork ez du eskaintzarik egin Itxaropenako taberna kudeatzeko

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 19a, 10:25

Itxaropena elkartea, kanpotik.

Urriaren 28an bukatuko da Itxaropenako taberna kudeatzeko eskaintzak aurkezteko epea. Oraindik, baina, inork ez du proposamenik aurkeztu. Lau urterako kontratua eskaintzen da, hamar urtera arte luzatu daitekeena. Udaletxean aurkeztu behar dira eskaintzak.

Joan den hilabete amaieran argitaratu ziren buletinean Itxaropena Erretiratuen Elkarteko taberna ustiatzeko enkantearen pleguak. Harrezkero, zabalik da eskaintzak edo proposamenak aurkezteko epea. Baina oraindik inork ez du egin halakorik.

Datorren asteko eguaztenean itxiko dute epea. Honako dokumentazioa aurkeztu behar da: 

• Eskaintza ekonomikoa.
 • Lan-esperientzia.
 • Familia-zamak.
 • Zerbitzua hobetzeko proposamenak.
 • Euskara ezagutza, B1 maila.

Pleguak HEMEN kontsulta daitezke; edozein zalantza izanez gero: 94375 30 43.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.