Berrekin diete eskailera bukatzeko lanei

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 16a, 09:38
Langileak eskolako eskaileran lanean, herenegun, eguaztena.

Asteon berrekin diete eskolako eskailera zaharberritzeko lanei. Baldosak ipintzen ari dira. Aurreikuspena da, eguraldiak laguntzen badu, bi astean bukatzea. Berez, dagoeneko bukatuta egon beharko lirateke obrak, baina aurrefabrikatutako baldosen enpresak ez du materiala aurreikusitako epean bidali.

Bestelako ezustekorik ezean, urriaren amaierarako gertu izango da eskolako patiorako eskailera. Bi asteko atzerapena dute lanek, aurrefabrikatutako baldosak ez baitituzte bidali esandako epean.

Kontuak kontu, aste honetan iritsi da materiala eta dagoeneko baldosa ez-labaingarriez janzten ari dira hormigoizko eskailera berriak. Baldosak ipintzeko lanez gainera, datozen egunotan, baranda ere ipiniko dute.

Oraingo aurreikuspena da, eguraldiak laguntzen badu, bi astean bukatzea lanak.