Urria | Efemerideak III

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 18a, 09:05

Joan den mende hasierako herriko kantuak edo orain dela bi urte eskas Herri Txiki Infernu Handi grabatzera etorri zirenekoak ekartzen dituzte gogora urriko hirugarren asteko urteurrenek; tartean ere badira Oreka Art arte galeria betiko itxi zenekoa, La Euscalduna lantegiaren sorrera…

Urriak 12

1919 urtean Aita Donostia (José Gonzalo Zulaica) Soraluzeko Fermina Trebiño-rekin egon zen, eta bi abesti zahar jaso zituen: Peru, ekarzazu eta Hiru errege datoz
Bi abestiak bere Cancionero Vascon (1922) argitaratu zituen, Soraluzen jasotako beste bi abestirekin: Bi eta iru bider eta Hor goian etxia. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen eta hemen). 


 
Urriak 13 

1941 urtean Regina Lete Landa, Sor Isabel, Eibarren hil zen. 
Osintxun jaio (1913/09/07) baina Soraluzen hazi zen. Mertzedaria sartu zen, eta hainbat ospitaletan aritu zen. Eibarko Tuberkulosi kontrako San Andres Sendategian, gaixoekin buru-belarri ari zela, kutsatu egin zen santu-hotsean hil. 
1969 urtean Alberto Barrios fraide klaretarrak bere bizitza jaso zuen, La alegría de una entrega liburuan. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Urriak 13 

2013. urtean, Francisco Aita Santuak Aureliano anaia marista (Torralba del Río, Nafarroa, 1908 - Badajoz, 1936) beato egin zuen. 
Pedro Ortigosa Oráa jaioa, maristetan sartu eta gero, 1913an Soraluzeko ikastetxean hasi zen, irakasle eta sukaldari batera. Euskal Herriko hainbat ikastetxean aritu ondoren, 1935 urtean Badajozera bidali zuten. Gerra hasi zenean miliziano batzuek preso hartu eta erail zuten. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Urriak 14 

1936 urtean, Miguel Larrañaga Madina alkatea kexu agertu zen Fronte Popularreko "elementuek" hanka egin baino lehen SAPAn egindako triskantzaz: makina asko hondatu zituztelako, fabrika betiko ixtekotan zela. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)


 
Urriak 14 

1953an XX mendeko ufal handiena gertatu zen. 
Soraluzeko inguruan 24 ordutan metro koadroko 200 litrotik gora bota zuen, eta beste tokietan hori baino gehiago ere. Guztira 27 hildako izan ziren (Soraluzen bat ere ez). Kalte ekonomikoak ere oso altuak izan ziren, Gipuzkoan bakarrik orduko 1.000 miloi pezeta. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Urriak 14 

Bi urteko ibilbidearen ostean, 2011a Oreka Art arte galeria betiko itxi zen. 
Hobetamar hilabetetan 25 erakusketa antolatu zituen. Azkena Sara Beiztegi azkoitiarrarena izan zen. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Urriak 15 

1343 urtean, Algecirasen setioan zela, Gaztelako Alfonso XIk Placencia sortzeko hiri gutuna eman zuen. 
Guvantesen hiztegian 1802 urtean jasotzen denez: Hiribildu hau Gaztelako errege Alonso XI jaunaren aginduz 1337an sortu zen, Soralucen bizi ziren Markinako gizonek, garai hartan bailarako izena, eta Herlaibia-ko tokian bizi zirenek herri hau sortzeko, Placencia izendatuz, eta hesitzeko eta eliza bertan egiteko: Logroñoko forua eman zien biztanleei, eta herriari behar zituen mugak. Eta hau dena Algeciraseko errealean 1281 aroan, 1343 urteko urriak 15ean emandako pribilegioz, Gipuzkoan merino nagusia Beltran Velez de Guevara zela, probintziako jendeez errege zerbitzuan zela aipatutako plazaren setioan. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen)


 
Urriak 15 

2018 urtean Soraluzeko Udalak Mendigaineko Mando-iturri izeneko lursaila erostea erabaki zuen, 7.354 eurotan. 
Lursaila Muskiritsu mendilerroan dago, iturriaren gainean, eta 20.430 m2-ko azalera dauka. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Urriak 16 

1860 urtean José Ignacio de Ibarra e Iribecampos jaunak Villalegre eta San Millán-go markesari (Luciano Porcel y Valdivia jaunari) txara inguruko lurrak erosi zizkion, bertan La Euscalduna lantegia eraikitzeko. 
Gaur egun Arane kiroldegia dago toki hartan. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Urriak 17 

1820 urtean Josefa Mikaela Maiztegi Aldasoro Pintorekua etxean jaio zen. 
Eta bertan hil zen 1901eko martxoaren 3an. Hari esker Soraluzeko Babesetxe-Ospitala sortu eta mantendu ahal izan zen, horretarako bere ondasunen zati handia laga zuen eta. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen). 


 
Urriak 18 

2018 urtean Herri txiki, infernu handi programarako ekitaldi publikoa frontoian grabatu zuten. 
Arane kiroldegiko aretoan (zinean) grabatzeko asmoa zegoen, baina 250 lagunentzako sarrerak agortu zirenez, frontoia prestatu izan behar zuten grabazioa egiteko. 
(Gehiago jakiteko, sakatu hemen).