Kontatu dutenez, hezitzaile batek positibo eman ondoren, Haurreskolako gainerako erabiltzaile guztiei egin zieten PCR probak eta beste positibo bat atzeman zuten, beste hezitzaile batena. Osterantzean, gainerako proba guztiak negatibo izan ziren.
Pozik eta gogotsu zabaldu dute Haurreskola, azken 14 egunotan itxita izan ondoren. Hezitzaile batek COVID-19an positibo eman zuen eta guztiek berrogeialdia egin behar izan zuten. Atzo, martitzena, ekin zioten ohiko jardunari.
Kontatu dutenez, hezitzaile batek positibo eman ondoren, Haurreskolako gainerako erabiltzaile guztiei egin zieten PCR probak eta beste positibo bat atzeman zuten, beste hezitzaile batena. Osterantzean, gainerako proba guztiak negatibo izan ziren.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.