Onddo bila joan eta txintxortekin bueltatu zirenekoa

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 14a, 10:38
Rafa Ariznabareta eta Erik Rodriguez eurek "dekoratutako" loreontzi baten inguruan.

Egunotan, askoren harridurarako, lanpernak eta bestelako perretxiko batzuk azaldu dira Zubi Nagusiko hainbat loreontzitan. Eder askoak. Perretxikoak ikusteaz bat, galderak hasi ziren: bertan sortu dira, baina? Hori zelan da posible? Lanpernak dira, barren!… Halako gertakari bitxia ikusita, perretxikoei argazkia ateratzera joan… eta orduantxe argitu zen misterioa!

Erik Rodriguez:
-Zer, polita geratu zaigu, eh?
Kazetaria:
- Baina, zuek ipini dituzue, ala?
- Bai, domekan. 
- Zelan ba? Lanpernak ez dira jatekoak, ala?
- Buf, istorio luzea dauka! (barre)
- Ia ba, kontatu-kontatu.
- Ba hau (Rafa Ariznabarreta) eta Moto (Aitor Gil) joan ziren Soriaraino onddo bila. Bueltan, erakutsi zidaten handik ekarritako otarra, eta esan: Hemen daude onddoak! Baina han ez zegon onddo bat bera ere ez! Onddoak kenduta, denetarik zegoen! Tartean, lanpernak ere bai. Orduan esan nien, ekarri-ekarri, egin dezagun gauza polit bat: ibaira botako ditugu ustezko onddoak eta beste hauek hemen landatuko ditugu, nik interiorismo ikastaroa eginda daukat eta ipin dezagun loreontzia eder… eta begira, arrakasta izan du!
- Diozuenez, Eizagirrek ere ikusi zituen perretxikoak, hark zer esan zizun, bada?
Rafa: - Esan zigun onddo haiek ez jateko. “Onddo mehatxua” besterik ez ziren… 
Erik: - Enfin. Soriaraino joan eta onddo barik bueltatu! 
- Baina ekarri zenuten zerbait Soriatik?
Rafa: Baaai, txintxortak (torreznos)!!! (Barre) Han tipikoak dira. Egia esan, txintxorta bila joan ginen, eta bide batez, onddo bila. 
- Eta azkenean, jan duzue perretxikorik ala ez?
- Soriakorik ez (barre). Txintxortak jan ditugu (barre). Baina aurrekoan, hemen joan nintzen mendira eta hiru perretxiko hartu genituen. 
- Seguru haiek onak zirela?
- Bai, bai, ziurtatuta zeuden (barre)