Bi positibo

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 13a, 15:50

Osakidetzak gaur argitaratutako datuen arabera, urriaren 9tik 12ra bitartean bi soraluzetarrek eman dute positibo COVID-19aren PCR probetan. Debabarrenean, guztira, 49 izan dira.

Oro har, Soraluzen zein Debabarrenean egonkor mantentzen dira kutsatze datuak edo apurtxo bat behera egin dutela esan daiteke. Azken lau egunotan, eskualdean 49 lagunek eman dute positibo, horietatik bik Soraluzen.

Konparazioa egitearren, urriaren 2tik 8ra bitartean, 104 kutsatu atzeman zituzten Debabarrenean.

"Oso txarto"

Hori bai, Soraluzeko anbulatoriotik ohartarazi dute, soraluzetar bat edo bi ZIUn daudela, eta beste askok “oso txarto” pasatu dutela gaixotasunari aurre egiten. 

Hona hemen urriaren 9tik 12ra bitarteko datuak, herriz herri. 

  • Eibar 35
  • Mendaro 5
  • Deba 4
  • Mutriku 3
  • Soraluze 2