Bi lapurreta saiakera

Erredakzioa 2020ko urr. 13a, 12:31

Udaltzaina eta pertsiana konpontzailea Edurtza tabernan.

Bart gauean bi lapurreta saiakera izan dira herrian: Edurtza tabernan eta Batzoki tabernan. Ez dute lortu inon sartzerik.

Edurtza tabernan, pertsianaren lama bat apurtzen ahalegindu dira eta gero palanka eginez, pertsiana bera zabaltzen.

Batzokian, berriz, destornilladorea baliatuta ahalegindu dira ate nagusiko sarraila indarrez zabaltzen. Bertatik esandakoaren arabera, eurek eman diote gertaeraren berri Udaltzaingoari.

Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, norbaitek jarrera susmagarriarekin zebiltzan ezezagunak ikusi eta Ertzaintzari abisatu dio goizaldeko 04:00-04:30ak inguruan.

Polizia bertaratu egin da, eta ez du ezer ikusi. Udaltzaingoak, ordea, uste du ustezko lapurrek polizia ikusita ihes egin dutela; besteak beste, destornilladorea Batzokiko sarrailan trabatuta lagata joan dira-eta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.