Amari proiektuan online parte hartzeko aukera

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 13a, 09:18
Olatz Sebal, Amari proiektuaren bultzatzaileetako bat azalpenak ematen.

Amari proiektuaren bultzatzaileak “oso pozik” dira ekimenak “izandako harrerarekin”. Jakinarazi dute itxaron zerrenda ere badutela eta haiei gehi kalean interesa erakutsi dietenei erantzuteko “saioak online egiteko bidea” zabaldu dutela. 

“Orain arte modu presentzialean batzen ibili gara. Hala ere, itxaron zerrendako jendeari eta kalean zuen interesa erakutsi diguzuenoi erantzuna emateko gurekin saioak online egiteko bidea zabaldu dugu. Online zuekin partekatuko ditugu: yoga saio osoak, ariketa motzak (arnasketak, automasajeak...), hipopresiboen azalpenak…”, esplikatu du Olatz Sebalek, ekimenaren bultzatzaileetako batek. 

Hark gaineratutakoaren arabera, eskatzaileek “ordutegi eta espaziora moldatzeko aukera” izango dute.                                      

Amarin parte hartzeko, urteko kuota ordaindu beharko da, ekimenak berak sorrarazten dituen gastuei aurre egiteko: yoga On-line 25 euro kurtsoa -ikasleek, pentsiodunek edo langabetuek 20 euro-  Harremanetan jartzeko: amarielkartea@gmail.com.