Bihar zabalduko dute Haurreskola

Ubane Madera Zangitu 2020ko urr. 12a, 09:05

Haurreskolako hezitzaileak, irailaren hasieran.

Bihar, urriaren 13a zabalduko dute berriro ere Haurreskola, COVID-19 dela-eta, hezitzaile eta ume guztiak berrogeialdian egon eta gero. 

Irailaren 28an itxi zuten Haurreskola, bertako hezitzaile batek positibo eman baitzuen PCR proban. Segurtasun neurri modura, Haurreskolako erabiltzaile guztiek, hezitzaileek zein umeek egin zituzten PCR probak eta berrogeialdian izan dira orain arte. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.