Baltegieta 17ko bizilagunek kontatu dute azken egunotan, lanetik 22:00etan bueltatzen direnek edo goizean goiz etxetik irteten direnek apenas ikusten dutela non zapaltzen duten eta inguruan zulo asko daudela, jausteko arriskua sortzen dutenak.
Gainera, farolen arazoaz gainera, etxe aurreko semaforoa ez dabil. Diote horrek bizilagunen arriskua areagotu egiten duela, zebra-bide aurreko badena aldatu zutenetik, ibilgailuak “abiada handian” pasatzen baitira handik.
Udaltzaingoan gaiari buruz galdetuta, esplikatu dute atzo, eguena, eman zutela abisuaren partea.